Osasun Eskola

Zure osasuna edo ingurukoena nola zaindu jakin nahi al duzu?

Zure komunitatean parte hartzeko gogoa al duzu, osasungarriagoa izan dadin?

Heziketarako gune honetan, osasuna hobeto zaintzen laguntzeko informazioa eskaintzen dizugu.

Bizitzaren etaparen eta egoeren arabera norberak izan ditzakeen premiei buruzko gaiak jorratzen ditugu (osasun-arazo arruntak, gaixotasun kronikoak, etab.).

Gure esperientzia eta ezagutza partekatzea dugu asmo, zure osasunaren alde.

Osasunaren Mundu Erakundeak honela definitzen du ahalduntzea: prozesu bat da, norberak kontrol handiagoa izan dezan bere osasunari eragiten dioten erabaki eta ekintzen gainean.

Ildo horretan, Osakidetzak eta Osasun Sailak herritarren eskura jarri dute Osasun Eskola, alegia, osasuna sustatzeko gunea.

Hemen aurkituko duzun guztia adituek sortua da, diziplina anitzeko talde batean. Aldian-aldian berrikusten ditugu gure edukiak, azken ebidentzia zientifikoaren indikazioei jarraikiz, erabilgarriak eta erraz ulertzeko modukoak izan daitezen, eta formatu irisgarria eta diseinu erakargarria izan dezaten.

Espero dugu ikaskuntza-esperientzia aberasgarria izatea eta zure beharretara egokitzea.

Hasi eta sartu zuretzat prestatutako ataletan