Suizidioa prebenitzen lagundu nahi duzu? Online ikastaro bat dugu zuretzat

Suizidioa prebeni daiteke. Jakin nahi duzu zer egin dezakezun laguntzeko?

Suizidioa da heriotza ez-naturalaren lehen kausa Euskadin, eta kalkulatu da bere buruaz beste egiten duen pertsona bakoitzaren atzetik, saiatzen diren 10-20 pertsona gehiago daudela. Fenomeno horren tamaina handiak (munduko eskualde guztietara hedatzen baita) zaila egiten du hari heltzea.
Gainera, gai honen inguruan dagoen estigmak laguntza bilatzeko asmoa kentzen die buruaz beste egiteko ideiak eta ahaleginak dituztenei. Ondorioz, behar duten laguntza jasotzea eragozten du.
Hala ere, suizidioa denon artean prebenitu daiteke, ez da beharrezkoa espezialista izatea. Pertsona guztiok gara gai beren buruaz beste egiteko arriskuan dauden pertsonak identifikatzeko eta gure laguntza emateko. Jakin nahi duzu nola egin?
Suizidioa Prebenitzeko Munduko Eguna dela-eta, Osasun Eskola + programatik BIZI programa aurkezten dizugu, suizidioa prebenitzeko ikastaro bat. Bertan, alarma-seinaleak detektatzen eta arriskuan dauden pertsonei laguntzeko jarraitu beharreko urratsak hautematen ikasiko duzu. Anima zaitez, eta egin 90 minutuko doako online ikastaro hau. Lagundu suizidioa prebenitzen.

Matrikulatu ikastaroan esteka honen bidez

Suizidioari buruzko informazio eta bideo gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen: Suicidio

Lotutako albisteak

2025(e)ko urriaren 10(a), ostirala

Kontzientzia sortzen dugu? Osasun Mentalaren Munduko Eguna

Depresioa, antsietatea... ezagunak egiten zaizkizu? Munduan dauden osasun mentaleko arazo ohikoenak dira. Ezagutzen duzu besteren bat?Nahasmendu mentalak errealitate bat dira, eta osasun mentalak eragina du osasun fisikoan, harremanetan eta, oro har, pertsonen bizi-kalitatean ere. Osasunaren Mundu Erakundeak baieztatzen du 2021ean munduko zazpi pertsonatik ia batek nahasmendu mentalen bat zuela.Gaur, Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela-eta, arazo horiek eta beste batzuk (nahasmendu bipolarra, eskizofrenia edo elikadura-jokabidearen nahasmenduak, besteak beste) ulertzera gonbidatu nahi zaitugu. Gaixotasun mota horiek ikusaraztea eta haiei buruzko kontzientzia sortzea funtsezkoa da estigma murrizteko eta, ondorioz, gizarte-gaitzespena eta -bazterkeria murriztekoOsasun mentaleko arazo ohikoenetako batzuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen:Osasun mentalaInteresatzen al zaizu osasun emozionala lortzeko erabiltzen diren tresnetako batzuk ezagutzea? Kontsultatu eduki hau:Osasun emozionala