OSASUN ESKOLA + Osasuna zaintzeko online plataforma berria

Osasun Eskola, orain, gehiago da.

Hamabi urteko ibilbidearen ondoren, Osakidetzako eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko osasun-eskola berritu eta "Osasun Eskola +" bihurtu da. Online plataforma berri horrek informazioa eta prestakuntza modu interaktiboagoan eskaintzen dizkizu, ikaskuntza intuitiboa eta dinamikoa errazteko.

Espazio birtual honetan nabigatzera gonbidatzen zaitugu. Bertan, erabakiak hartzen eta zure zaintzan modu aktiboan parte hartzen lagunduko dizuten baliabideak aurkituko dituzu. Sarbidea izango duzu gaixotasunei buruzko informaziora, osasun-gomendioetara, autozainketarako gidetara, prebentzio-programetara eta dibulgaziorako edukietara.

Plataformaren berrikuntza nagusien artean, prestakuntzako campusa dugu. Bertatik, online ikastaroak egin ahalko dituzu, eta horretarako nahikoa izango da izena ematearekin. Horri esker, tresnaren erabilera pertsonaliza dezakezu, zure beharretara egokitzeko.

Gainera, Osakidetzako langileek hezkuntza-edukiak preskribatzeko aukera izango dute, ezagutzak eta trebetasunak zabaltzen laguntzeko. Eduki horiek plataforma berri honetan duzun profil pribatuaren "Nire preskripzioak" atalean eta zure Osasun Karpetaren "Zaintzak eta gomendioak" atalean kontsultatu ahal izango dituzu. Zure gune pribatura sartzeko Sartu-n klik egin, BAKQ ziurtagiria beharko duzu.

Lotutako albisteak

2025(e)ko uztailaren 24(a), osteguna

Osasun Eskola Plus, 45.000 bisita baino gehiago bere lehen 3 hilabeteetan

Plataforma aitzindaria izan da espainiar estatuan, eta 45.000 bisita baino gehiago jaso ditu, joan den martxoan esperientzia pilotu gisa abiatu zenetik ekainera arte. Besteak beste, kontsultan bertan profesional sanitarioei edukia agindu edo preskribatzeko aukera ematen die (ikastaroak, tailerrak, multimedia-materiala...), pazienteek eta familia zaintzaileek ezagutza gehiago izan ditzaten eta beren gaixotasuna hobeto kudea dezaten. Informazio gehiago jasotzeko, bisitatu Irekia