Nola sartu naiteke Osasun Eskola +-eko nire gune pribatura?

Zure eremu pribatuan, interesatzen zaizkizun ikastaroetan matrikulatu ahal izango zara, zure gogoko edukiak gorde ahal izango dituzu eta, Osasun Eskola + -eko baliabideren bat agindu badizute, haietara sartu ahal izango zara.

Oso erraza da:

  • Egin klik Sartu botoian, pantailaren goiko eskuineko aldean.
  • Sartzeko, BAKQ ziurtagiria, ziurtagiri digitala edo Cl@ve eduki behar duzu. ➡️BAKQri buruzko informazio gehiago

Sartzerakoan, zure gune pribatuko atalak ikusi ahal izango dituzu:

  • Nire preskripzioak atalean, zure osasun-taldeak esleitu dizkizun informazio-edukien eta ikastaroen zerrenda dago.
  • Nire prestakuntza atalean berriz, dagoeneko egiten hasi zaren ikastaroak daude.
  • Zure menuan, zure datu pertsonaletara, gogokoenak ikustera, jakinarazpenetara eta historialara sartzeko aukerak dituzu besteak beste.

Nabigatu edukien zehar nahi duzun guztietan!
 

Lotutako albisteak

Ez dago erlazionatutako albisterik