Kerik Gabeko Astea eta Tabakorik Gabeko Munduko Eguna ospatzen ditugu

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak bat egin dute Kerik Gabeko Astearekin. Maiatzaren 25ean (igandea) hasi eta maiatzaren 31n (larunbata) amaituko da, Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatzen duen Tabakorik Gabeko Munduko Egunarekin. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak azpimarratu egiten dute Euskadin zigarreta elektronikoen kontsumoa etengabe handitzen ari dela, zeina erretzen hasteko atea baita EAEko gazteentzat, haien hitzetan. ➡️Jarraitu irakurtzen Irekian 

Erretzeari uztea pentsatzen ari zara ala norbaiti lagundu nahi diozu? 
Osasun Eskolako eduki hau erabilgarria izango zaizu
 Tabakismoa prebenitzea

Lotutako albisteak

2025(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

Bururatzen zaizu nola prebenitu daitekeen biriketako minbizia?

Jakina, zuk badakizu... ez erretzen lor daiteke. Tabakoa eta tabakoarekin lotutako beste gailu batzuk kontsumitzea da biriketako minbiziaren arrazoi nagusia. Minbizi moten artean, hura da gure ingurunean pertsona gehien hiltzen dituena.Ba al zenekien egunero erretzen den kantitatea eta kontsumitzen hasteko adina erabakigarriak izan daitezkeela? Zenbat eta kantitate handiagoa eta denbora luzeagoan erre, orduan eta arrisku handiagoa dago minbizi hori garatzeko. Tabako mota (galipot kantitate txikikoa edo biltzeko zigarretak, besteak beste) gorabehera, erretzea ez da osasungarria.Gainera, keak eta haren toxikoek ez dute diskriminatzen; izan ere, modu pasiboan kontsumitzen dutenek ere biriketako minbizia garatu dezakete, inoiz erre ez badute ere.Minbizia izateko arriskua areagotu dezaketen eta saihestu beharreko faktoreak dira, besteak beste, amiantoaren eraginpean egotea eta aireak kutsadura-maila handia izatea. Interesatzen zaizu jakitea nola diagnostikatzen den eta nola tratatzen den biriketako minbizia? Kontsultatu eduki hau Osasun Eskola + atalean.Biriketako minbizia   "Nire osasuna zaintzen minbiziaren ostean" Paziente Bizia – Paciente Activo programaren tailer bat da, eta prozesu onkologiko bat pasa dutenei eta euren zaintzaile nagusiei zuzenduta dago. 7 saiotan ematen da, saio bat astero, eta aurrez aurre edo bideokonferentzia bidez egin dezakezu.Parte hartzera animatzen zara?  Erretzen baduzu eta tabakoa uztea pentsatzen ari bazara, hemen aurkituko duzu hori lortzen lagun diezazuketen Osakidetzako baliabideei buruzko informazioa:Tabakismoaren prebentzioa

2025(e)ko azaroaren 16(a), igandea

BGBK. Ezagutzen al duzu sigla? Ezagutu birikei eragiten dien gaixotasun kroniko hau

Gaur, Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoaren Munduko Eguna dela-eta (hots, BGBK), helduen % 10i eragiten dion patologia kroniko horri buruz hitz egingo dugu. Eta, kopuru hori gorabehera, behar baino gutxiago diagnostikatzen da. Zehazki, 100 pertsonatik 7k ez dakite hura garatu dutela.Itomena edo aire-falta, joaten ez den eztula, goizeko flemak eta mukiak, eta behin eta berriro errepikatzen diren infekzioak dira gaixotasun honen sintomarik ohikoenak; izan ere, birikei hainbat modutan erasaten die (bronkitis kronikoa eta/edo biriketako enfisema).BGBK sendatzen ez bada ere, tratatu egin daiteke, eta, batez ere, prebenitu. Ba al dakizu zein den agertzeko arrazoi nagusia? Tabakoa, bai horixe. Gaixotasun honek nabarmen murrizten du pertsonen bizi-kalitatea, eta horregatik da hain garrantzitsua erretzeari uztea, bai zigarroak, bai puruak baita lotutako beste gailu batzuk ere, hala nola bapeagailuak. Gaixotasuna sakonago ezagutzeko, hala nola diagnostikatzeko modua eta nola tratatzen den, egin klik esteka honetan: Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoa

2025(e)ko irailaren 29(a), astelehena

Erretzeari uztea erabaki duzu? Osakidetzak online ikastaro bat du zuretzat

Erretzeari utzi nahi diozu? Zurearen antzeko egoeran dagoen pertsona-talde batekin egitea gustatuko litzaizuke? Zer deritzozu laguntza online eskaintzen badizugu? Erretzeari uzteko prozesuan laguntzeko Osakidetzak dituen aukeren artean, doako eta taldeko tailer bat eskaintzen dugu, 90 minutuko 5 topaketa birtualetan egiten dena. Normalean, taldea 20 pertsonek osatzen dute, eta tabakismoaren esku hartzeetan esperientzia duten Osakidetzako profesionalek bideratzen dute. Tailerrari buruzko informazio gehiago jaso eta izena eman dezakezu esteka honen bidez: izen-emate Informazio gehiago jasotzeko, egin klik hemen: Tabakismoa prebenitzea