2025(e)ko irailaren 3(a), asteazkena
Nire umetxoak alergia du. Nola tratatu anafilaxia ikastetxean
Zure semeak edo alabak alergiak baditu, jada jakingo duzu zer egin behar duzun erreakzio alergiko larria badu. Baina ba al dakite eskolan? Eskolara itzultzean, errutinak aldatzen eta eskolako liburuak eta bestelako materialak prestatzen dira. Horrekin batera, zure semeak edo alabak alergiak baditu, jada jakingo duzu zer egin behar duzun erreakzio alergiko larria badu. Baina ba al dakite eskolan?Anafilaxia substantzia batekiko erreakzio alergiko larria da. Substantzia hori, normalean, ez da kaltegarria, baina pertsona batzuentzat alergeno bihurtzen da. Sintomak erraz identifikatzen dira, deigarriak baitira eta alergenoarekiko esposiziopean egon ondoren hasi ohi direlako. Gainera, adrenalina bidezko tratamendua aplikatzeko erraza eta azkarra da. Funtsezkoa da ikastetxeko langileei jakinaraztea, nola jokatu behar duten jakin dezaten, baldin eta zure semeak edo alabak erreakzio alergiko larriren bat badauka. Hona hemen egin beharreko urratsik garrantzitsuenak: Jakinaraz iezaiezu alergiari, alergia eragiten duenari (elikagaiak, medikazioa, ziztadak...) eta anafilaxia izateko arriskuari buruz. Zure haurtxoari alergiaren berri ematen duen eskumuturreko edo identifikazioren bat jar zenioke. Azaldu hasierako sintoma arinak, hala nola urtikaria eta azkura, eta esaiezu adrenalina eskura izateko, erreakzio larriago batera eboluzionatuko balu ere. Adierazi zein sintomen aurrean jarri behar den adrenalina: ubeldurak eta aurpegia handitzea, eztul etengabea, arnasa hartzeko zailtasuna, zorabioa edo konortea galtzea. Emaiezu adrenalina autoinjektagarri bat, erakutsi nola erabili, eta esaiezu: "zalantzarik izanez gero, hobe da jartzea ez jartzea baino". Azalpena indartzeko, Osasun Eskola + webguneko haurtzaroko anafilaxiari buruzko bideoak erabil ditzakezu. Eskain iezaiezu idatzizko ekintza-plan bat, honako hauek jasoko dituena: zure seme-alabaren datuak, alergia eragiten dioten substantziak, hasierako sintomak, egin beharreko urratsak, adrenalinaren erabilera zuzena eta eman ondoren 112ra deitzeko jarraibideak, erreferentziazko osasun-taldearen identifikazioa eta amaren, aitaren edo tutorearen kontaktua.Bideo honetan, ikastetxean anafilaxia-egoera bat nola konpontzen den ikusiko duzu. Anafilaxiari buruzko bideo gehiago aurkituko dituzu Osasun Eskola + bideotekan