Jakina, zuk badakizu... ez erretzen lor daiteke. Tabakoa eta tabakoarekin lotutako beste gailu batzuk kontsumitzea da biriketako minbiziaren arrazoi nagusia. Minbizi moten artean, hura da gure ingurunean pertsona gehien hiltzen dituena.
Ba al zenekien egunero erretzen den kantitatea eta kontsumitzen hasteko adina erabakigarriak izan daitezkeela? Zenbat eta kantitate handiagoa eta denbora luzeagoan erre, orduan eta arrisku handiagoa dago minbizi hori garatzeko. Tabako mota (galipot kantitate txikikoa edo biltzeko zigarretak, besteak beste) gorabehera, erretzea ez da osasungarria.
Gainera, keak eta haren toxikoek ez dute diskriminatzen; izan ere, modu pasiboan kontsumitzen dutenek ere biriketako minbizia garatu dezakete, inoiz erre ez badute ere.
Minbizia izateko arriskua areagotu dezaketen eta saihestu beharreko faktoreak dira, besteak beste, amiantoaren eraginpean egotea eta aireak kutsadura-maila handia izatea.
Interesatzen zaizu jakitea nola diagnostikatzen den eta nola tratatzen den biriketako minbizia? Kontsultatu eduki hau Osasun Eskola + atalean.
Biriketako minbizia
.png)
"Nire osasuna zaintzen minbiziaren ostean" Paziente Bizia – Paciente Activo programaren tailer bat da, eta prozesu onkologiko bat pasa dutenei eta euren zaintzaile nagusiei zuzenduta dago. 7 saiotan ematen da, saio bat astero, eta aurrez aurre edo bideokonferentzia bidez egin dezakezu.
Parte hartzera animatzen zara?
Erretzen baduzu eta tabakoa uztea pentsatzen ari bazara, hemen aurkituko duzu hori lortzen lagun diezazuketen Osakidetzako baliabideei buruzko informazioa:
Tabakismoaren prebentzioa