Albisteak

  • 2026(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

    Maiatzak 17. Hipertentsio Arterialaren Munduko Eguna

    Tentsio arteriala odolak arterietatik zirkulatzeko egiten duen indarra da. Presio hori normaltzat ezarritako balioetatik gora modu jarraituan dagoenean, hipertentsio arteriala deritzo.Denborarekin, baliteke odol-hodiak kaltetzea eta bihotzak aparteko ahalegina egin behar izatea odola gorputz osoan ponpatzeko.Gure inguruko gaixotasun ohikoenetako bat da (EAEko pertsonen % 18,7k hipertentsioa du), eta gaixotasun kardiobaskularrak garatzen lagun dezake, hala nola iktusa, infartua eta bihotz-gutxiegitasuna.Tratamenduaren lehen ardatza, eta garrantzitsuena hipertentsioa prebenitzeko zein kontrolatzeko, bizimodu osasungarria edukitzea da:Denetarik eta modu orekatuan jan.Gatz kontsumoa murriztu.Ez erre.Alkohol kontsumoa mugatu. Kontsumo seguru bakarra zero gramokoa da.Kafea edo tea neurrian hartu.Edan 1,5 eta 2 litro ur artean agunean.Ariketa fisikoa egin.Estresa murriztu.Gutxienez 8 orduz lo egin edo atseden hartu egunero.  Gehiago jakin nahi duzu hipertentsio arterialari buruz? Egin klik hemen:   Hipertentsio arteriala

  • 2025(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

    Ba al dakizu zer alde dagoen GIBaren eta HIESaren artean?

    HIESaren Aurkako Munduko Egunean, GIBaren infekzioari buruzko kontzientziazioa sortu nahi dugu, hots, giza immunoeskasiaren birusari buruz. Hala, gogorarazi nahi dugu diagnostiko eta tratamendu goiztiarrari esker, infekzioa HIESaren (Hartutako Immunoeskasiaren Sindromea) etapa aurreratura arte garatzea saihestu daitekeela, non pertsonaren sistema immunea are gehiago ahultzen baita.Bazenekien GIBa duten pertsona guztiek ez dutela HIESa garatzen?Gaur egun, GIBa gaixotasun kroniko bihur daiteke, tratamendu antirretrobiralari esker. Tratamendu horrek modu eraginkorrean kontrolatzen du infekzioa, birusa odolean detektaezin bilakatzeraino. Hori gertatzen denean, GIBa ezin da kutsatu.Gogoratu: Detektaezina bada, kutsaezina daTratamendua jarraitzen dutenek bizi-kalitate ona izan dezakete, eta beren bizi-itxaropena infekziorik ez duten pertsonen antzekoa da. Horrexegatik da hain garrantzitsua goiz detektatzea.Nola detektatzen da?Praktika sexual arriskutsua izan ondoren, odol-proba bat egitea gomendatzen da, transmisiorik izan den egiaztatzeko. Zure osasun-zentroan eskatzeaz gain, Osakidetzako zentro espezifiko batzuetan GIBaren proba egin daiteke, sexu-transmisiozko beste infekzio batzuetarako probez gain.GIBari eta HIESari buruzko xehetasun gehiago aurki ditzakezu hemen:GIB eta Hiesa

  • 2025(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

    Antibiotikoak, beharrezkoak baino ez

    Nola mantendu dezakegu antibiotikoen eraginkortasuna? Saihestu daitekeen benetako arazo bat aipatuko dugu gaur: antibiotikoekiko erresistentzia.Antibiotikoak medikamentu-multzo bat dira; organismoaren bakterio jakin batzuk desagerrarazteko erabiltzen dira, eta, ondorioz, aspaldi pertsonak hiltzen zituzten gaixotasun infekziosoetatik sendatzeko balio dute. Hala ere, gehiegi eta justifikaziorik gabe erabiltzen direnean, mikroorganismoak eraldatu egiten dira tratamenduak jasateko, eta, ondorioz, mutazio erresistenteak agertzen dira eta antibiotikoen eraginkortasuna desagertzen da. Beraz, premisa argia da: antibiotikoak, beharrezkoak baino ez. Esteka honen bidez, iBotikaren informazio-orrira sar zaitezke. Eusko Jaurlaritzaren webgunea da, eta bertan medikamentuei buruzko informazio argia eta erabilgarria aurkituko duzu.Antibiotikoekiko erresistentzia

  • 2025(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

    Bururatzen zaizu nola prebenitu daitekeen biriketako minbizia?

    Jakina, zuk badakizu... ez erretzen lor daiteke. Tabakoa eta tabakoarekin lotutako beste gailu batzuk kontsumitzea da biriketako minbiziaren arrazoi nagusia. Minbizi moten artean, hura da gure ingurunean pertsona gehien hiltzen dituena.Ba al zenekien egunero erretzen den kantitatea eta kontsumitzen hasteko adina erabakigarriak izan daitezkeela? Zenbat eta kantitate handiagoa eta denbora luzeagoan erre, orduan eta arrisku handiagoa dago minbizi hori garatzeko. Tabako mota (galipot kantitate txikikoa edo biltzeko zigarretak, besteak beste) gorabehera, erretzea ez da osasungarria.Gainera, keak eta haren toxikoek ez dute diskriminatzen; izan ere, modu pasiboan kontsumitzen dutenek ere biriketako minbizia garatu dezakete, inoiz erre ez badute ere.Minbizia izateko arriskua areagotu dezaketen eta saihestu beharreko faktoreak dira, besteak beste, amiantoaren eraginpean egotea eta aireak kutsadura-maila handia izatea. Interesatzen zaizu jakitea nola diagnostikatzen den eta nola tratatzen den biriketako minbizia? Kontsultatu eduki hau Osasun Eskola + atalean.Biriketako minbizia   "Nire osasuna zaintzen minbiziaren ostean" Paziente Bizia – Paciente Activo programaren tailer bat da, eta prozesu onkologiko bat pasa dutenei eta euren zaintzaile nagusiei zuzenduta dago. 7 saiotan ematen da, saio bat astero, eta aurrez aurre edo bideokonferentzia bidez egin dezakezu.Parte hartzera animatzen zara?  Erretzen baduzu eta tabakoa uztea pentsatzen ari bazara, hemen aurkituko duzu hori lortzen lagun diezazuketen Osakidetzako baliabideei buruzko informazioa:Tabakismoaren prebentzioa

  • 2025(e)ko azaroaren 16(a), igandea

    BGBK. Ezagutzen al duzu sigla? Ezagutu birikei eragiten dien gaixotasun kroniko hau

    Gaur, Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoaren Munduko Eguna dela-eta (hots, BGBK), helduen % 10i eragiten dion patologia kroniko horri buruz hitz egingo dugu. Eta, kopuru hori gorabehera, behar baino gutxiago diagnostikatzen da. Zehazki, 100 pertsonatik 7k ez dakite hura garatu dutela.Itomena edo aire-falta, joaten ez den eztula, goizeko flemak eta mukiak, eta behin eta berriro errepikatzen diren infekzioak dira gaixotasun honen sintomarik ohikoenak; izan ere, birikei hainbat modutan erasaten die (bronkitis kronikoa eta/edo biriketako enfisema).BGBK sendatzen ez bada ere, tratatu egin daiteke, eta, batez ere, prebenitu. Ba al dakizu zein den agertzeko arrazoi nagusia? Tabakoa, bai horixe. Gaixotasun honek nabarmen murrizten du pertsonen bizi-kalitatea, eta horregatik da hain garrantzitsua erretzeari uztea, bai zigarroak, bai puruak baita lotutako beste gailu batzuk ere, hala nola bapeagailuak. Gaixotasuna sakonago ezagutzeko, hala nola diagnostikatzeko modua eta nola tratatzen den, egin klik esteka honetan: Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoa

  • 2025(e)ko azaroaren 14(a), ostirala

    Autozainketa, diabetesa prebenitzeko eta tratatzeko gakoa

    Egun oro da geure burua zaintzeko aukera. Diabetesaren Nazioarteko Eguna izanik, gogorarazten dugu gaixotasun kroniko horrek eragin izugarria duela pertsonen osasunean, eta autozainketa funtsezkoa dela bizi-kalitate onari eusteko.Diabetes mellitusaren ezaugarria nabarmenena da odoleko glukosa-maila maila normalen gainetik dagoela. Ondorioz, konplikazioak ager daitezke, organo desberdinak kaltetzen dituztenak eta pertsonen bizi-kalitatea murrizten dutenak, epe laburrean zein luzean. Diabetes-mota desberdinak daude: 1 motak osagai genetikoa du, eta, kasu askotan, ez dakigu zergatik agertzen den. Bestalde, 2 motako diabetesa (ohikoena) batez ere gehiegizko pisuarekin, jarduera fisikorik ez egitearekin eta tabako-kontsumoarekin lotuta dago.Bi kasuetan, bizi-ohitura osasungarriak izatea funtsezkoa da, bai gaixotasunak eragindako konplikazioak saihesteko, baita gaixotasuna garatzeko arriskua murrizteko ere.  Diabetesari eta haren zainketei buruz gehiago jakin nahi baduzu, funtsezko informazioa eta bideo praktikoak aurkituko dituzu esteka honetan:Diabetesa   "Nire diabetesa zaintzen" Paziente Bizia - Paciente Activo programaren tailer bat da, 2 motako diabetesa duten pertsonentzat eta beren zaintzaileentzat pentsatua. 7 saiotan ematen da, saio bat astero, eta aurrez aurre edo bideokonferentzia bidez egin dezakezu.Parte hartzera animatzen zara?Eman izena hemen Gainera, zure osasuna hobetu dezaketen bizi-ohiturak ezagutu nahi badituzu, begiratu "Zaindu zure osasuna" atala, Osasun Eskola+ web-orriko funtsezko zutabeetako bat, bertan autozaintzarako tresnak eskuratuko baitituzu.

  • 2025(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

    Besteak zaintzen dituzu? Osakidetzak talde-tailer bat du zuretzat

    Zure osasuna zaindu nahi baduzu behar duen beste pertsona baten osasuna zaintzen duzun bitartean, Osakidetzako Paziente Bizia – Paciente Activo programako "Neure burua zaintzen, besteak zaintzeko" talde-tailerra interesgarria izan dakizuke.Baliteke zaintzen duzun pertsonarengan zentratu izana, eta ez konturatzea zure ongizatea kaltetua izan daitekeela. Tailer honetan autozainketa hobetzeko tresnak aurkituko dituzu, ezinbestekoak pertsona guztientzat eta, bereziki, arreta ordutegi-mugarik gabe eskaintzen dutenentzat. "Zaintzaileak bere burua zaindu behar du", esan zuen online tailerreko parte-hartzaile batek, "zaila da, baina funtsezkoa zaintzen jarraitu ahal izateko".Elikadura, ariketa fisikoa eta atsedena bezalako ohitura osasungarriak indartzeaz gain, helburuak sortzen eta gauzatzen, erabakiak hartzen eta beste pertsona batzuekiko komunikazioa hobetzen ikasiko duzu. Hemen zure sentimenduak esploratu ahal izango dituzu, emozioak kudeatzen eta zure lanari balioa ematen ikasi. Eta batzuetan bakardadea kezkatu badizu, ez zara tailer honetatik joango hari nola aurre egin eta laguntza nola eskatu jakin gabe."Nire haserrea kontrolatzea lortu dut. Egoera estresagarriek amorruz betetzen naute eta kontrolatu egiten ditut. Arnasketaren bidez lortu nuen, lasaituz eta ahotik muskerrak eta sugeak atera gabe", esan du tailerrean parte hartu duten pertsonetako batek.Izan aurrez aurre zein online (modu anonimoan eta zure erritmoan), "Neure burua zaintzean, besteak zaintzeko" espazio bat sortzea lortzen du, non elkarri laguntzeak eta entzuteak norberaren osasuna maneiatzeko eta bizitza aktibo eta osasungarria izateko beharrezkoak diren trebetasun pertsonalen benetako ikaskuntza bultzatzen duten. Programaren arduradun Lourdes Ochoa de Retanak azaldu duenez, “Tailerra akonpainamendu-espazio bat da, bertan ikaskuntza eta esperientziak partekatzen dira”."Eskerrak eman nahi dizkizuet ikastaro honetan babestuta sentitzen lortu izanagatik. Guztiok dugu gure egoera, baina guztiok partekatzen ditugu gure zailtasunak, pozak…", dio parte-hartzaileetako batek. Konplizitate-maila hori lortzen da, neurri batean, begiraleak Osakidetzak akreditatutako senideak zaintzen dituzten pertsonek ematen dutelako ikastaroa."Neure burua zaintzen, besteak zaintzeko" astean sei saiotan ematen da, eta aurrez aurre zein online egin dezakezu. Parte hartzera animatzen zara?Izena eman hemen

  • 2025(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

    Nola prebenitu dezakegu iktusa?

    Iktusa prebenitu egin daiteke. Zelan? Iktusa gaixotasun kardiobaskular bat da, eta oso lotuta dago gure bizimoduarekin. Bada, hona hemen iktus-arriskua murrizteko estrategia batzuk:Izan elikadura orekatua, askotariko jakiak barne hartuz, hau da, egunero jan itzazu frutak, barazkiak, lekaleak, arrainak eta fruitu lehorrak (gatz gehigarririk gabeak).Edan 2 eta 2,5 litro ur artean egunero (medikuak kontrakoa agindu badizu izan ezik).Egin jarduera fisikoa erregulartasunez: astero 150 minutuz egin jarduera aerobiko moderatua edo 75 minutuz jarduera aerobiko bizia. Horrez gain, gutxienez astero bi egunetan egin malgutasun-, indar- eta oreka-ariketak. Gehiegizko pisua baduzu, saiatu argaltzen.Ez erre. Erretzeari utzi nahi badiozu, esteka honetan hainbat aukera eskaintzen dizkizugu.Mugatu alkohol-kontsumoa. Kontsumo seguru bakarra zero gramokoa da.Kafea eta tea neurriz hartu, egunean 2 edo 3 kikara.Murriztu estresa: erlaxazio-teknikak, hala nola arnasketa abdominalak edo yoga.Gutxienez 8 orduz lo egin edo hartu atseden egunero.Sintomak agertzen direnean detektatzea eta azkar erreakzionatzea ere bada prebentzioa. Arreta zenbat eta lehenago jaso, orduan eta eboluzio hobea izango du.Horregatik, alarma-sintometako bat detektatzen baduzu, deitu 112ra berehala, baita sintoma desagertzen bada ere. Minutu guzti-guztiak dira garrantzitsuak! Gaixotasuna sakonkiago ezagutzeko, sartu informazio-eduki honetan. Bertan, "zainketei" buruzko atal bat dago, eta oso bideo eta infografia erabilgarriak aurkituko dituzu. Iktusa Gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzen laguntzen duten gomendio orokorrak daude. Bihotza zaindu nahi baduzu, informazio hau interesatuko zaizu: bihotza zaindu

  • 2025(e)ko urriaren 19(a), igandea

    Bularreko minbiziaren aurkako aliatuak

    Gaur Bularreko Minbiziaren aurkako Munduko Eguna ospatzen da, gogorarazteko minbizi mota hori, munduko ohikoenetakoa izan arren, goiz prebenitu eta detektatu daitekeela.Osakidetzak programa bat jartzen du 50 eta 69 urte bitarteko emakumeen eskura, minbizi horrek eragindako heriotza-tasa murrizteko eta kaltetuen bizi-kalitatea hobetzeko. Nola? Mamografiaren bidez goiz detektatuz eta, horrela, tratamendu erasokorrak saihestuz.Gehiago jakin nahi duzu programa honi buruz? Eskuratu informazio guztia hemen: Bularreko minbizia goiz detektatzeko programa Minbizi mota horri buruz kontzientziatzen lagundu nahi baduzu, hona hemen informazio gehiago: Bularreko minbizia

  • 2025(e)ko urriaren 17(a), ostirala

    Proba diagnostiko bat al duzu? Aurkitu funtsezko informazioa eduki berriekin

    Jakin nahi zenuke zer itxaron proba diagnostiko baten aurrean, eta nola prestatu proba horretarako?Osasun Eskola+ baliabideak zenbait eduki estreinatu ditu bere atal berrian: "Proba diagnostikoak". Bertan, proba ohikoenetako batzuei buruzko informazio zehatza eta argia aurkituko duzu: elektrokardiograma, Holterra, esfortzu-proba eta kolonoskopia, esate baterako.Zertarako balio dute? Nola egiten dira? Nola presta zaitezke? Ba al dute arriskurik edo kontraindikaziorik? Egin klik esteka honetan jakiteko.Proba diagnostikoak

  • 2025(e)ko urriaren 10(a), ostirala

    Kontzientzia sortzen dugu? Osasun Mentalaren Munduko Eguna

    Depresioa, antsietatea... ezagunak egiten zaizkizu? Munduan dauden osasun mentaleko arazo ohikoenak dira. Ezagutzen duzu besteren bat?Nahasmendu mentalak errealitate bat dira, eta osasun mentalak eragina du osasun fisikoan, harremanetan eta, oro har, pertsonen bizi-kalitatean ere. Osasunaren Mundu Erakundeak baieztatzen du 2021ean munduko zazpi pertsonatik ia batek nahasmendu mentalen bat zuela.Gaur, Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela-eta, arazo horiek eta beste batzuk (nahasmendu bipolarra, eskizofrenia edo elikadura-jokabidearen nahasmenduak, besteak beste) ulertzera gonbidatu nahi zaitugu. Gaixotasun mota horiek ikusaraztea eta haiei buruzko kontzientzia sortzea funtsezkoa da estigma murrizteko eta, ondorioz, gizarte-gaitzespena eta -bazterkeria murriztekoOsasun mentaleko arazo ohikoenetako batzuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen:Osasun mentalaInteresatzen al zaizu osasun emozionala lortzeko erabiltzen diren tresnetako batzuk ezagutzea? Kontsultatu eduki hau:Osasun emozionala

  • 2025(e)ko urriaren 3(a), ostirala

    Osakidetzak gripearen aurkako txertoa jartzeari ekin dio

    Osakidetzak gripearen aurkako txertaketaren kanpaina berria abiarazi du, lelo honekin: "Zu zara funtsezko pieza gripea saihesteko. Jarri txertoa”.Urtero bezala, hasi dira txertoa ematen xede-populaziotzat hartzen diren pertsonei, hau da, 60 urte edo gehiago dituztenei, 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrei, eta beste arrisku-talde batzuei.Talde horietako batean bazaude, dagoeneko aukera duzu zita hartzeko webgunearen bidez, edo zure osasun-zentrora edo 900 20 30 50 telefonora deituta.Azaroaren 3tik aurrera, berriz, eskatzen duen edonork jarri ahal izango du txertoa. Kanpainari buruzko informazio gehiago lortzeko, edo xede-populazioan sartzen zaren jakiteko edo web bidezko zitara sartzeko, egin klik botoi honetan:  Gripearen aurkako txertaketa

  • 2025(e)ko irailaren 29(a), astelehena

    Erretzeari uztea erabaki duzu? Osakidetzak online ikastaro bat du zuretzat

    Erretzeari utzi nahi diozu? Zurearen antzeko egoeran dagoen pertsona-talde batekin egitea gustatuko litzaizuke? Zer deritzozu laguntza online eskaintzen badizugu? Erretzeari uzteko prozesuan laguntzeko Osakidetzak dituen aukeren artean, doako eta taldeko tailer bat eskaintzen dugu, 90 minutuko 5 topaketa birtualetan egiten dena. Normalean, taldea 20 pertsonek osatzen dute, eta tabakismoaren esku hartzeetan esperientzia duten Osakidetzako profesionalek bideratzen dute. Tailerrari buruzko informazio gehiago jaso eta izena eman dezakezu esteka honen bidez: izen-emate Informazio gehiago jasotzeko, egin klik hemen: Tabakismoa prebenitzea

  • 2025(e)ko irailaren 10(a), asteazkena

    Suizidioa prebenitzen lagundu nahi duzu? Online ikastaro bat dugu zuretzat

    Suizidioa prebeni daiteke. Jakin nahi duzu zer egin dezakezun laguntzeko?Suizidioa da heriotza ez-naturalaren lehen kausa Euskadin, eta kalkulatu da bere buruaz beste egiten duen pertsona bakoitzaren atzetik, saiatzen diren 10-20 pertsona gehiago daudela. Fenomeno horren tamaina handiak (munduko eskualde guztietara hedatzen baita) zaila egiten du hari heltzea.Gainera, gai honen inguruan dagoen estigmak laguntza bilatzeko asmoa kentzen die buruaz beste egiteko ideiak eta ahaleginak dituztenei. Ondorioz, behar duten laguntza jasotzea eragozten du.Hala ere, suizidioa denon artean prebenitu daiteke, ez da beharrezkoa espezialista izatea. Pertsona guztiok gara gai beren buruaz beste egiteko arriskuan dauden pertsonak identifikatzeko eta gure laguntza emateko. Jakin nahi duzu nola egin?Suizidioa Prebenitzeko Munduko Eguna dela-eta, Osasun Eskola + programatik BIZI programa aurkezten dizugu, suizidioa prebenitzeko ikastaro bat. Bertan, alarma-seinaleak detektatzen eta arriskuan dauden pertsonei laguntzeko jarraitu beharreko urratsak hautematen ikasiko duzu. Anima zaitez, eta egin 90 minutuko doako online ikastaro hau. Lagundu suizidioa prebenitzen.Matrikulatu ikastaroan esteka honen bidezSuizidioari buruzko informazio eta bideo gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen: Suicidio

  • 2025(e)ko irailaren 4(a), osteguna

    Zure osasun intimoena zaintzeko gomendioak

    Taburik ez! Osasun Sexualaren Munduko Egunean, hitz egin dezagun osasun bulbobaginalaz.Taburik ez! Hitz egin dezagun osasun bulbobaginalaz. Izan ere, gorputzaren zati horrek desorekak jasan ditzake hainbat arrazoirengatik, eta behar dituen zainketak ezagutzeak bizi-kalitate hobea lortzen lagun diezazuke. Hona hemen gomendio batzuk: Eremua garbi eta lehor eduki: erabili ur epela eta xaboirik eta lurrunik ez duen garbigailu bat bulba garbitzeko. Lehortu aurretik atzerantz. Ez da gomendatzen lurrindutako paper-zapi hezeak erabiltzea. Jantzi zuntz naturalezko azpiko arropa, hala nola kotoizkoa, transpirazioa errazteko. Barruko arropa garbitzerakoan, erabili detergente leunak, ahal dela lurrinik eta lixibarik gabekoak. Ez erabili antibiotikorik arrazoi justifikaturik gabe, baginako ekosistema asaldatzen baitute.Informazio-pilula hauek baliagarriak iruditu bazaizkizu, eskuratu eduki osoa hemen.  Osasun sexualari buruzko beste gai batzuk ere kontsulta ditzakezu Osasun Eskolan

  • 2025(e)ko irailaren 3(a), asteazkena

    Nire umetxoak alergia du. Nola tratatu anafilaxia ikastetxean

    Zure semeak edo alabak alergiak baditu, jada jakingo duzu zer egin behar duzun erreakzio alergiko larria badu. Baina ba al dakite eskolan? Eskolara itzultzean, errutinak aldatzen eta eskolako liburuak eta bestelako materialak prestatzen dira. Horrekin batera, zure semeak edo alabak alergiak baditu, jada jakingo duzu zer egin behar duzun erreakzio alergiko larria badu. Baina ba al dakite eskolan?Anafilaxia substantzia batekiko erreakzio alergiko larria da. Substantzia hori, normalean, ez da kaltegarria, baina pertsona batzuentzat alergeno bihurtzen da. Sintomak erraz identifikatzen dira, deigarriak baitira eta alergenoarekiko esposiziopean egon ondoren hasi ohi direlako. Gainera, adrenalina bidezko tratamendua aplikatzeko erraza eta azkarra da. Funtsezkoa da ikastetxeko langileei jakinaraztea, nola jokatu behar duten jakin dezaten, baldin eta zure semeak edo alabak erreakzio alergiko larriren bat badauka. Hona hemen egin beharreko urratsik garrantzitsuenak: Jakinaraz iezaiezu alergiari, alergia eragiten duenari (elikagaiak, medikazioa, ziztadak...) eta anafilaxia izateko arriskuari buruz. Zure haurtxoari alergiaren berri ematen duen eskumuturreko edo identifikazioren bat jar zenioke. Azaldu hasierako sintoma arinak, hala nola urtikaria eta azkura, eta esaiezu adrenalina eskura izateko, erreakzio larriago batera eboluzionatuko balu ere. Adierazi zein sintomen aurrean jarri behar den adrenalina: ubeldurak eta aurpegia handitzea, eztul etengabea, arnasa hartzeko zailtasuna, zorabioa edo konortea galtzea. Emaiezu adrenalina autoinjektagarri bat, erakutsi nola erabili, eta esaiezu: "zalantzarik izanez gero, hobe da jartzea ez jartzea baino". Azalpena indartzeko, Osasun Eskola + webguneko haurtzaroko anafilaxiari buruzko bideoak erabil ditzakezu. Eskain iezaiezu idatzizko ekintza-plan bat, honako hauek jasoko dituena: zure seme-alabaren datuak, alergia eragiten dioten substantziak, hasierako sintomak, egin beharreko urratsak, adrenalinaren erabilera zuzena eta eman ondoren 112ra deitzeko jarraibideak, erreferentziazko osasun-taldearen identifikazioa eta amaren, aitaren edo tutorearen kontaktua.Bideo honetan, ikastetxean anafilaxia-egoera bat nola konpontzen den ikusiko duzu. Anafilaxiari buruzko bideo gehiago aurkituko dituzu Osasun Eskola + bideotekan

  • 2025(e)ko uztailaren 24(a), osteguna

    Osasun Eskola Plus, 45.000 bisita baino gehiago bere lehen 3 hilabeteetan

    Plataforma aitzindaria izan da espainiar estatuan, eta 45.000 bisita baino gehiago jaso ditu, joan den martxoan esperientzia pilotu gisa abiatu zenetik ekainera arte. Besteak beste, kontsultan bertan profesional sanitarioei edukia agindu edo preskribatzeko aukera ematen die (ikastaroak, tailerrak, multimedia-materiala...), pazienteek eta familia zaintzaileek ezagutza gehiago izan ditzaten eta beren gaixotasuna hobeto kudea dezaten. Informazio gehiago jasotzeko, bisitatu Irekia

  • 2025(e)ko ekainaren 25(a), asteazkena

    Bero-egunetarako gomendioak

    Babes zaitez berotikUda hasi da, eta beroa protagonismoa hartzen ari da gure egunerokotasunean. Tenperatura altuei aurre egiteko eta beroak osasunean dituen ondorioak prebenitzeko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Segurtasun Sailak gomendio batzuk garatu dituzte, herritar guztiei, baita talde zaurgarrienei ere, zuzenduta daudenak.Beroaren arriskuei eta prebentzio-neurriei buruzko informazio-kartelaBero handiko garaietan jarduera fisikoari buruzko informazio-kartela Informazio gehiago jasotzeko, bisitatu Euskadi.eus

  • 2025(e)ko maiatzaren 27(a), asteartea

    Osakidetzak informazio eguneratua eskaintzen die emakumeei haien osasunaz zaintzeko klimaterioan eta menopausian

    Maiatzaren 28an, asteazkenean, Emakumeen Osasunaren aldeko Ekintzaren Nazioarteko Eguna da; hortaz, Osakidetzak gogorarazi nahi dizu menopausiari eta klimaterioari buruzko eduki eguneratua jarri duela zure eskura, emakumeek bizitzako etapa horretan beren osasuna zain dezaten.➡️Jarraitu irakurtzen Irekian Klimaterioari eta menopausiari buruzko informazio gehiago

  • 2025(e)ko maiatzaren 27(a), asteartea

    Nola hartu presio arteriala. Osasun Eskola+, urratsez urrats zurekin batera

    Inoiz hartu al dizute tentsioa? Pediatriako berrikusketetan, farmazian, haurdunaldian, erizaintzako kontsultetan, zorabio baten ondoren... Ohiko neurketa da, tentsio arteriala osasun-egoeraren berri ematen duen funtsezko parametroa baita.Ziurrenik noizbait entzun duzu hipertentsio arteriala gure inguruko gaixotasun ohikoenetako bat dela (EAEko pertsonen % 18,7k hipertentsioa du), eta gaixotasun kardiobaskularrak garatzen lagun dezakeela, hala nola iktusa, infartua eta bihotz-gutxiegitasuna. Isila da, sintomarik eragiten ez duelako. Prebenigarria da ere, autozainketaren eta bizi-ohitura osasungarrien bidez gaixotasun hori garatzeko arriskua murrizten baita. Eta kontrola daiteke.Hipertentsioa diagnostikatu ondoren, jarraipena egiten da osasun-zentroan, erizain eta medikuen eskutik. Presio arterialaren zifrak eta arrisku kardiobaskularreko beste faktore batzuk ondo kontrolatuta izanez gero, denbora tarte handiagoak egongo dira jarraipen-saioen artean. Badakizu tentsioa nola hartu? Ba al dakizu zer tentsiometro mota, zenbat neurketa egin behar dituzun edo besoa nola jarri behar duzun?Zure presio arteriala, edo zaintzen duzun beste pertsona batena, kontrolatu behar baduzu, honako gomendio hauei jarrai diezaiekezu neurketa fidagarriak lortzeko:Hautatu tentsiometro egokia, hobe besokoa bada. Aukeratu erlaxazio-une bat, gutxienez 5 minutuko atsedena hartu ondoren.Hobe da eserita egotea, bizkarra eserlekuan bermatuta, eta besoa mahai gainean jartzea, erlaxatuta eta estutzen duen arroparik gabe, esku-ahurra gorantz jarrita eta ukondoa bihotzaren parean apur bat tolestuta izanda. Ez gurutzatu hankak.Aukeratu beti beso bera erreferentzia bat izateko; izan ere, zifrak alda daitezke gorputz-adar batetik bestera. Zifra altuenak ematen dituena aukeratu.Egin itzazu hiru neurketa, minutu bateko edo biko tartearekin. Kalkula ezazu 3 neurketen batezbesteko aritmetikoa, eta idatzi zifra zehatza, hau da, ez biribildu.Gehiago jakin nahi duzu hipertentsio arterialari buruz? Egin klik hemen  Hipertentsio arteriala 

  • 2025(e)ko maiatzaren 27(a), asteartea

    Kerik Gabeko Astea eta Tabakorik Gabeko Munduko Eguna ospatzen ditugu

    Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak bat egin dute Kerik Gabeko Astearekin. Maiatzaren 25ean (igandea) hasi eta maiatzaren 31n (larunbata) amaituko da, Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatzen duen Tabakorik Gabeko Munduko Egunarekin. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak azpimarratu egiten dute Euskadin zigarreta elektronikoen kontsumoa etengabe handitzen ari dela, zeina erretzen hasteko atea baita EAEko gazteentzat, haien hitzetan. ➡️Jarraitu irakurtzen Irekian Erretzeari uztea pentsatzen ari zara ala norbaiti lagundu nahi diozu? Osasun Eskolako eduki hau erabilgarria izango zaizu Tabakismoa prebenitzea